Gernika-Lumok Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko dau bertso saio berezi bategaz

Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak ateak zabalduko dauz urriaren 23an, eguaztena, 17:30ean, Liburutegien Nazioarteko Eguna modu berezian ospatzeko.

Gora liburutegiak! goiburuari eutsita, adin guztietako herritarrei zuzendutako bertso saioa antolatu dabe, ingurune gertuko honetan literaturaz eta ahozko kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Ekimena doakoa da herritar guztientzat, baina tokia bermatzeko aurretik izena emotea eskatzen da liburutegian bertan. Presta zaitezte arratsalde desberdin bat igaro eta herriko liburutegiari garrantzia emoteko.