BASERRITIK GERNIKARA SALMENTA ZUZENEKO PROIEKTUA
Kilometro zeroko produktuak saltzen dabez Baserritik Gernikara proiektuan. Busturialdeko ekoizleak elkarlanean sortutako proiektu honek bitartekaririk gabeko salmenta zuzena sustatzen deu. Lurretatik ateratako kalitatezko produktuak on-line bidez eros daitezke, eta hemen ezagutuko dituzu proiektuaren balio, zehaztasun guztiak.
Ze testuingurutan jaio zan zuen proiektua?
Baserritik Gernikara proiektua ulertzeko ezinbestekoa da Busturialdeko eskoletako jantoki ereduak ezagutzea. Izen be, Allende Salazar Herri Eskolako guraso talde batek bertako produktuetan oinarritutako jantoki ereduak sustatu nahi genduzan Busturial-dean. Hori 2016. urtean jaio zen, eta horri esker produktore pila batekin hasi genduan elkarlana.
Ideia hori zein momentutan eraldatu zan 5 urte bete berri dauzan Baserritik Gernikara?
Umeentzako sortzen ibili ginen ideia hori gurasoengana helarazi nahi genduan. Hel-buru horri jarraika murgildu baginan be, pandemia iritsi arte ez genduan bizirik jar-tzeko aukerarik izan.
Zergatik pandemia garaian?
Pandemiak eragin ebazan arau berriak zirala eta, gure proiektuak erabateko zentsua har-tu eban. Jendeak ezin eban etxeetatik ixe urten be, eta guk hor aukera bat ikusi gen-duan. Bertako produktuak etxeetara helaraz-teko momentu ezin hobea zan, eta horrela sortu genduan Baserritik Gernikara. Lehen komentatzen genduzan produktorak ezin eben jantokietara euren produkturik eroan, eskolak itxitxa zeuzalako. Beraz, produktuak soberan genduzan eta horiek etxeetan ba-natzea ideia ezin hobea iruditzen iakun.
Salerosketa sistemea bat-batean jarri behar izan zenduen martxan?
Eman beharreko lehenengo pausoetako bat izan zan salerosketa dinamika pentsatzea. Erraza eta hurbila izan behar zan, eta hori planifikatzen hasi ginan.
Eskaerak egiteko denbora tarte bat zehaztu zenduen, ezta?
Planifikazioa eraginkorra izan zedin, eskaerak egiteko denbora muga bat zehaztu gendu-an. Eguazten eguerdia jarri genduan muga moduan. Eguazten arratsaldetik aurrera hasten ginen banaketekin.
Eta gaur egun? Nola banatzen dituzue?
Behin pandemia pasata, banaketa puntu fisiko bat izan behar genduela sinisten gen-dun. Bezeroek eskatutakoa bertan batzen dabe, eta asko errazten dan prozesua.
Eguazten arratsaldeetan errenteria auzoan Bizisare elkarteak duen lokalean batzen dira eskariak eta bariku goizetan etxez etxe bana-tzen dugu eskatutakoa.
Bertakoan alde egiteko kultura al dago Busturialdean?
Inongo zalantzarik barik, bai. Gure eskualde-an bertakoa defendatzeko ohiturea izan dogu beti, eta gure proiektuen argi eta garbi erakusten da hori. Ospatzen gabiltzan bost-garren urteurren honetan gure lema hortik doa hain zuzen be: gurie defendatu behar dogula. Kalitatea eta gertutasuna beti izan-go dira balio erantsiak.
Bertokoan alde egiten dabezan beste agente batzuk be badauz ezta?
Bai eta gure salmenta zuzenerako proiektu-ek hauek osotzera dator. Gernikako aste-lehenetako plazie, Lurgozo kontsumo elkar-tea, Jangurie jantoki mugimendua… asko dira bertokoen alde lan egiten dabezanak. Bertokoa era zuzenean kontsumitu ahal izateko ekosistema sortzen saiatzen gabiz. Baia oraindik asko dago egiteko.
Lehenengo sektoreko langileok askotan aldarrikatzen dozue laguntza faltea. Instituzinoek zer egin ahal dabe?
Baserritar eta animalien esplotazioa, lurraren kutsadura, garraio kilometrikoak, elikagaien kalitate eskasa… ekonomia globalizatu ho-nek jasangarria ez dan kontsumo eredu bat bultzatzen deu.
Eta honen aurrean beste eredu bat eraiki behar da. Pertsonen alde egin behar da, ez multinazionalen alde. Sentsu honetan era-kunde publikoek badute erantzukizuna.
Alde batetik azken urteetan indarrean jarri dituzten legeak aldatu behar dire eta bes-tetik lehen sektorearen alde egingo daben politika publikoak egin behar dabez. Gure herriaren burujabetza jaten doguzan elka-gaiak ekoiztea ere bada. Iñon pentsura ego-tea ez da oso idea ona.
Beraz, batez be kanpoko elikagaiak kontsumitzen doguz…
Bai. Euskadiko erkidegoan konsumitzen doguzan elkagaien %20 be ez da bertokoa. Ikaratzeko datua da hori. Bataz beste, kon-tsumitzen doguzan produktuek 4.000 kilo-metro bidaiatzen dabez.
Urteko 365 egunetan eskaintzen dozuez sasoiko produktuak. Horren atzean dago baserritarron lana.
Sasoiko produktuek, lurrek emoten dauana saltzen dogu guk. Momentu honetan, negu-ko produktuak amaitzen gabiz eta udakoak badatoz apurke apurke. Badau neguen to-matea jatea gustoko daukien jendie, baina produktuek ezin dire inondik inora bez al-deratu.
Tradizioari modernitatea gehitu eta digital mundura hurbildu dozuela plazie esaten dozue.
Gure proiektuen ezaugarri berezienetako bat hori dala sinisten dogu. Guk behin eta berriz errepikatzen dogun esaldie da “Joan zaitez astelehenetan plazara, eta ezin bado-zu baserritikgernikara.eus-en gauz zuen zain”. Gu azken finean, beti egon dan mer-katue osatzen gatoz, eta benetan bertako produktuak kontsumitu nahi dauazanari aukera hori emoteko egiten dogu lan. Belau-naldi eta bizi estilo berrietara moldatu beha-rra dago, eta on-line salmenteak betebehar horiek asetzen dabazala uste dogu.
Bezeroak eskatutakoa baino ez dozue merkaturatzen ezta?
Bezeroak eskatzen dabezan produktuak bakarrik ataraten dire lurretik. Elikagaiak ez dira alperrik galtzen apaletan. Ortutik etxeko mahietara ordu gitxitan bidaiatzen dabe gure jakiek. Ezin freskoago.
Zenbat ekoizlek eta zelan egiten dozue lan proiektu honetan?
Momentu honetan 13 bat ekoizle gabiltz elkarlanean.Sistema erraz bat da, eta edarto funtzionatzen dau. Astelehenetan informa-tzen deutsagu kordinatzaileari zer dagoean, eta zer ez dagoan, eta bezeroek horren arabera egiten dabe euren erosketea.
Katalogoa, beraz, sasoiko produktuen erreferentziazko informazio gunea ere bada?
Inongo dudarik barik. Umeek eskolan saso-iko produktuen inguruko lanen bat egin behar badaben adibidez, gure web gunera sartu eta bertan aurkituko dabe zer ekoizten den gure eskualdean momentu horretan.
5 urte beteta, etorkizunerako erronkak zehaztu al dozuez?
Gure asmoa hazten jarraitzea da, eta horre-tako hurrengo belaunaldietara moldatzeko beharra ikusten dogu. Hori zelan lortu al dogun? Behar bada banatze sistema hobe-tzen. Ondino zehaztu ez badogu be, dato-zen ikasturteetarako banatzeko ordutegiak handitu nahi doguz, eta horren arrazoie da gure bezeroei ahalik eta erraztasun handi-enak emotea.
Nola eros dezaket Baserritik Gernikara webgunean?
1.- Behin euren webgunean sartuta (baserritikgernikara.eus), zuen saioa hasi eta produktuak aukeratu ditzakezue. Asteazkena orduko (12:00ak ) egin behar dira eskaerak.
2.- Hurrengo pausua ordainketa egitea izango litzateke. Lehenengo aukera, webgunean txartel bidez ordaintzea da edo eskaera jasotzean txartel bidez ordaintzeko aukera ere eskaintzan dute.
3.- Eta behin erosketa eginda, zer? Nola batzen dira produktuak?
Horretako be aukera bi dagoz.
Lehenengoa, etxean jasotzea: Gernika-Lumon baino ez da egiten, eta ostiral goizetan banatzen dituzte produktuak.
Bestea, Baserritik Gernikara lokalean batzea da. Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara euren Errenteriko lokalean jaso dezakezue eskaera.





