GERNIKA-LUMOKO TXOSNA BATZORDEA
Gernika-Lumoko Txosna Batzordea sortu zanetik 30 urte pasau dira. Aurton, urteurrena tarteko, Batzordeak egitarau berezia prestau dau San Roke Egunerako. Batzordearen historia, balioak eta aurtengo jaiak ezagutuko dituzu elkarrizketa honetan.
Ze testuinguru politiko eta sozialetan jaio zan Txosna Batzordea?
Begiradea atzera botata, mobimentu soziala pil-pilean egoan garaian sortu gendun Ger-nikako Txosna Batzordea. Antolatuta lan egiten gendun talde piloa gengozan herri-an, eta kaleetan mobimentua eukala senti-tzen gendun. Era batera edo bestera, frankis-moren eraginez sortutako talde asko batu ziran, eta alde horretatik Gernika-Lumo herri boteretsua zala esan geinke.
Antolatzeko aukera handia zan?
Gure herria historikoki txoko tradizional bat izan da. Danok dakigu zergatik izan garen erreferentzia mundu osoan zehar, eta Ger-nika-Lumo horren menpean bizi izan da. Tradizino horretatik edanda, Udalak antola-tzen ebazan jaiak oso tradizionalak eta pribaduak ziran. Hau da: eurek antolatzen eben eta, herritarrok ez geunkan ia parte hartzerik.
Beraz, zein hartu-emon zeunkien Udalagaz?
Jaiak pribatizauta eukiezan, eta guk ez gen-dun antolatzeko aukerarik ikusten. Egoera hori bide bakoa zala sentitzen genduanez, herriko talde desbardinok jaien antolaketan parte hartu gura genduala aldarri egin gendun; eta holan hasi zan gure burruka.
Errez batu zinien talde horreek?
Nahiko erreza izan zan kontua, herrian anto-latzeko grina eta nahia egoalako. Talde sozial eta politiko asko gengozan, eta danok ikusten gendun jaien egoera aldatu egin behar zala. Jaiak ez ziren batere herrikoiak, eta udaletxeak, eta kasu haretan EAJk, bere sentidu eta egiten ebazan egun hareek.
Beraz, jai herrikoiak bihurtzeko lanetan, txosnak estrategikoak zirela uste zenduen?
Inongo dudarik barik txosnak berebiziko pa-pera jokatu behar ebela sinisten gendun, eta holan jakinarazo eutsagun Udalari. Txos-nek horren garrantzitsuak ziran herritarrok antolatutako gune autogestionau baten beharrari erantzuten eutselako. Talde des-bardinak batuta lortu gendun indarrak era-gin eban gure nahia lortzea, eta hortik jo gendun.
Zelango erantzuna jaso zenduen Udalaren partetik?
Lehenengo erantzuna ezezko argi bat izan zan. Euren jaiak ziren, eta ez eben herriaren eskuetan ezer itxi gura. Ezezkoaren aurrean, guk gure helburua argi geunkan, eta lanean jarri ginen.
Txosnak montau zenduezan?
Bai horixe. Halanda be, poliziagaz arazorik ez izateko, egunero jarri eta kentzen gendu-zan txosnak, horrek ekarren lan guztiagaz. Urte batzutan holantxik ibili ginen, eta era-baki gendun ezin genduala holan segidu. Horregatik, urte baten txosnak jarrita izteko erabakia hartu gendun.
Non kokatu ziren lehenengo txosnak?
Jai herrikoien bilaketa horretan, argi geun-kan txosnaguneak herriko bihotzean egon behar zirala. Ideia hori argi izanda, Elai-Alai Plazan kokatu genduzan estreinako txosnak. Plaza horrek beste estruktura bat eukan ga-rai haretan, eta oso egokia zan txosnagunea bertan jarteko.
Udalak ez eban arazorik jarri?
Ez eben bape itxaron erantzun gogor eta negargarri bat emoteko. Herritarrok anto-laketa ordu asko emon ostean, eta material guztia lotuta geunkala, polizia agertu zan bertan. Elai-Alaitik bota ginduezan indar-keria erabilita, eta tentsino momentuak bizi izan ziren. Txosnagunearen eta herritarron kontrako eraso ha dokumentau egin gen-dun, eta gaur egun oraindino ikusgarri da-goz argazki harek. Baina guk argi geunkan geratzeko etorri ginela eta ez ginela gelditu-ko. Gogor mantendu ginen gurean, eta au-rreko urteetako dinamikagaz amaitu nahi gendun. Jaiak danonak izatea gura gendun.
Saiatu zinien barriro be Udalagaz berbetan?
Saiatu ginen arren, euren erantzuna argia zan: polizia izango genduala aurrez-aurre. Egoera jasaezina zala pentsetan genduanez, abuztuaren 14an, Bizperada Egunean, Pa-sealekuko aldapan jesarri ginen aldarri argi bategaz: Txosna barik, ez dau jairik.
Zelango erantzuna izan eban burruka harek?
Herritarren parte handi bat gugaz egoala ikusi zan. Oraindino eguerdia zan, txupina-zorako ordu asko falta ziren, eta bertan baz-kaltzeko asmoa be erakutsi gendun. Eran-tzun hori ikusita, Udalak atzerapauso bat emon eta poliziari erretiretako agindua emon eutson.
30 urte honeetan zertan aldatu dira Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak?
Gure herriko jaiak biziberritzeko beharra geukan orain dala 30 urte. Jai batzorde par-te-hartzaile bat eta txosna gune indartsu bat lortu nahi genduazan. Burruka eta anto-lakuntzari esker lortu gendun Udalak txos-nagunea eta jaien araudi parte-hartzaile berri bat onartzea.
Txosna Bizirik daroaguzan 30 urte honeetan momentu onak, ez hain onak eta txarrak be pasau doguz. Baia Gernikeko jaiak ezin dira ulertu txosna-gune barik.
Beraz, harremanak hobetu ziran?
Gauzak asko aldatu ziren bai. Herri garaipen handia izan zen. Elai-Alai plazan egon oste-an Jai Alai frontoiaren ondoan egoan apar-kalekura mobidu ebezan txosnak. Handik San Kristobaleko skatepark ingurura be ero-an ebezan, eta guk ez gendun hori bilatzen. Argi geunkan txosnaguneak herriko jaietako bihotzean egon behar ebala, eta hori eska-tzen gendun. Ez gendun eredu alternatibo bat izan gura, baizik eta jaietako puntu bizi-enetako bat. Beti izan dogu argi Paseale-kuan egon behar dogula.
Eta txosnagunean dabilen jentea aldatu da?
Aldatu da, eta nabarmen gainera. Garai ha-retan erreza zan txandak egiteko jentea to-petea, eta gaur egun kosta egiten da. Halan eta guzti, balioan jarri behar dogu txosnek daukien garrantzia. 30 urte honeetan zehar, ehundaka pertsonak egin dabe bolondres lana, inongo diru sarrera barik eta denpora librea antolaketaren ordainetan jarrita; eta hori da nabarmendu beharrekoa. Balio ho-rreetan oinarritzen dan gune bakarra da txosnagunea, eta zaindu egin behar dogu. Danok burrukatzen dogu ideia bardin baten alde, eredu autogestionauan oinarrituta.
Zein da Txosna Batzordearen lana urtean zehar?
Herriko jaiek 5 egun irauten badabez be, urte guztiko lana da. Etenbako harremana daukagu Udalagaz, bera dalako Jai Batzor-dea antolatzearen arduradun eta, apurka-apurka jaiei formea emoten deutsegue.
Txosna Batzordeak, baina, bere diru propioa be jarten dau jaiak hobetzeko, ezta?
Hori holan da, eta argi itxi gura dogu. Beti jarten dogu gure partida propioa musika talde hobeak ekarri ahal izateko, eta ondo-rioz, jai hobeak izateko. Hautaketa hori egi-terakoan, beti saiatzen gara herriko adin eta gustu desbardinetako jendearen nahiei erantzuten.
Helburua dirua ataratea be izango da ezta?
Bai. Azken finean jaietan ataraten dan diru-agaz ordaintzen dira urte guztian egiten diren ekintza desbardinak, eta hori herria-rentzako aberasgarria da. Hau da, jaietan ateraten dan diruari esker, herria bizirik man-tentzen laguntzen da urtean zehar, alkarte desberdinen eskutik era guztietako ekime-nak sustatuz eta antolatuz. Gainera, azaldu behar da ataraten dan dirua alkarte guztien artean banatzen dala, beraz, danok ataraten doguz onura bardinak.
Zeintzuk dira Txosna Batzorderaren parte izateko bete beharreko ezaugarriak?
Txosna Batzordea herriko edozein eragileri zabalik dagoan espazioa da. Bete behar dan baldintza bakarra da jaietako antolaketa prozesuan lan egin behar dala, eta batzor-dean sartzeagaz bat konpromiso hori har-tzen dala. Horrez gain, batzordearen parte diren alkarte guztiak irabazi-asmorik bako erakundeak dira. Hau da, kirol taldeak, kultur taldeak, alderdi politikoak…
Halanda be, balio batzutan oinarritzen da batzordea?
Bai. Batzordean oso argi daukagu txosnagu-nea ez dala mundu guztia egon ahal izateko gunea. Txosnagunean ez batzordean, ez da talde edo pertsona matxista, arrazista edo edozelango erasoak babesten dabenik onartuko. Batzordea zabala bada be, argi daukagu zeintzuk diren marra gorriak.
Zenbat alkartek osatzen dabe Batzordea?
Momentu honetan 11 eragilek osatzen do-gu Txosna Batzordea. Azkenengo urteetan gora egin dauan zenbakia da, eta hori albiste ona da. 20. urteurrenean, esaterako, zortzi eragile izan ginen. Halanda be, zortzi horre-etatik batzuk ez dabe jarraitzen. Azkenengo 3-4 urteetan mantendu dogu 11ko zenbaki hori.
Aurtengo jaietan murgilduz, egia da pregoia jaurtiko dozuela?
Halan erabaki dabe Jai Batzordean, eta beste pare bat taldegaz batera guk emongo deu-tsegue hasiera jaiei.
Zuentzako jai bereziak dira, eta halan era-kutsi dozue San Roke Egunerako egitarau berezi bat antolatuz. Zer prestau dozue?
30 urte honeetan zehar Txosna Batzorde-aren parte izan diran belaunaldi desberdi-nentzako egun berezi bat prestetako ilusinoagaz ibili gara lanean, eta egitarau zabala egongo da. Goizean, umeentzako Yago Mago egongo da. Ostean, herri baz-karia ospatuko da, eta bertan 500 lagun inguru egongo gara. Bazkaldu eta gero be gauzatxoak egongo dira, eta gaba partean kontzertuekin hasiko gara, 21:00etan Rukula musika taldeagaz. Gainera, Rodeo hasi aurretik be ekintza berezi bat egongo da.
Etorkizunera begira, ze erronka identifikau dozuez?
30. urteurrena atxaki hartuta, atzera begira-tzeko momentua da eta lehenengo urte-etara egin behar dogu salto. Herriko Txosna Batzordea herritarren burruka bati esker jaio zala goraipatu behar da, Udalari horda-goa botata. Gernika-Lumon ezer egin nahi bada, holan izan behar da. Alegia, ezarrita dagoanan kontra joatea, desio dan horren alde burrukatzea, eta belaunaldi barrien artean espiritu hori apurka suspertzen doala sentitzen dogu. Euskal Herri mailan orain-dino badagoz 3-4 eskualde txosnak jartzeko debekua daukienak; eta hori gaitzetsi egin behar da. Hemen orain dala 30 urte pasau zana beste leku batzutan gaur egun pasetan da.
TicketBAI-k zelan eragingo deutsue?
Berez datorren urtetik aurrera eragingo deuskun kontu bat da. Euskal Herri mailako konpartsa desbardinak batu gara eta Sozi-etateen Gaineko Zerga guri ez apliketea eskatzen dogu, bidegabekeria bat dalako. BEZaren kontura, ez daukagu arazorik, dana legal egiten dogu-eta. Horrez gain, argi ikusten dugu txosnan kontra ekiteko erabili dela TicketBAI sistema.
Txosnak diru asmorik gabeko ekimenak direla kontutan hartu behar da eta jai parte-hartzaile eta hobeak lortzeko tresna hau erasotu baino, babestu behar direla.





