Abuztuaren 9ra arte zabalik egongo da Bermeoko Liburu Azoka Lameran, udan ere irakurketaz gozatzeko

Uda garaia eta oporrak aukera bikaina izaten dira irakurketari tarte bat egiteko eta liburuen artean murgiltzeko. Horregatik, martxan dago Bermeoko Liburu Azoka, urtero moduan Lameran kokatuko den literatura azoka berezia. Ekimena Euskadiko Liburu Ganbarak antolatu dau, Bermeoko Udalaren babesagaz eta laguntzagaz.

Kultur hitzordu honek abuztuaren 9ra bitartean mantenduko dauz ateak zabalik, herritarrek zein udan Bermeora hurbiltzen diren bisitariek azken nobedade literarioak eta era guztietako liburuak ezagutzeko aukera izateko.

Azoka egunero egongo da zabalik goiz zein arratsalde, ordutegi honetan:

  • Goizez: 11:00etatik 14:00etara.

  • Arratsaldez: 17:00etatik 21:00etara.

Bermeoko Udalak eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu gura dabez Lameratik igaro eta udako egunotan letrez gozatzera, irakurketak ez dauelako oporrik hartzen.