Adimen artifizialari buruzko ikastaroa Gautegiz Arteagan

Gautegiz Arteagako Udalak, KZguneagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, Adimen Artifizialari buruzko ikastaroa antolatu dau herrian. Teknologia barri honek eskaintzen dabezan aukerak ezagutu gura dabezen herritarrentzako aukera ezin hobea da.

Ikastaroaren xehetasunak hona hemen:

Egunak: Maiatzaren 18tik 20ra (3 eguneko iraupena).

Ordutegia eta taldeak: Saioak bi txandatan banatuko dira, talde bakoitzean gehienez 5 pertsona egon ahal direlarik:

Lehenengo taldea: 9:00etatik 11:00etara.

Bigarren taldea: 11:00etatik 13:00etara.

Parte hartu gura dabenek maiatzaren 13a baino lehen eman behar dabe izena. Horretarako, Kultur Etxera joan daiteke edo telefonoz deitu 946 271 563 zenbakira.

Plazak oso mugatuak dira, beraz, ez itxi azken momenturako eta etorri teknologiaren mundu barri hau ezagutzera.