Ainhoa Meñaka gernikarrak brontzezko domina lortu dau Espainiako Boccia Txapelketan

Gernikako kirol munduak barri pozgarria jaso dau: Ainhoa Meñaka Larruzea kirolariak hirugarren postua eta brontzezko domina eskuratu dau taldekako modalitatean Espainiako Boccia Txapelketan. Txapelketa hau apirilaren 18an eta 19an jokatu zan Cáceresen, eta bertan estatu osoko onenak batu ziran.

Lortutako emaitza hau lorpen huts batetik harago doa. Izan be, boccia moduko kirol batean aritzea ez da bide erraza; zehaztasuna, estrategia eta kontzentraziorako gaitasun handia behar-beharrezkoak dira maila honetan lehiatzeko. Meñakaren arrakastak argi eta garbi erakutsi dau kirol honek errendimendu handia, esfortzu paregabea eta benetako lehiakortasuna daukala oinarrian.

Gaur egungo gizartean mota honetako garaipenei ikusgarritasuna emotea funtsezkoa da, inklusibidadean aurrera egin eta kirolari guztien lana baloretan ikasteko.