Aldaketak Bermeoko Aratuste programazioan eguraldi txarra dala eta

Iragarrita dagoen eguraldia dela eta Bermeoko Aratuste Martitzeneko ikastetxeen kalejira erraldoia bertan behera iztea erabaki dabe.
Hala ere,jaialdia mantenduko da eta HHko ikasleak Artza frontoian elkartuko dira Zapotxin pailazoaren ikuskizunarekin primeran pasatzeko eta Eleizalde Ikastolan Eidabe taldearen “Gora Bihotzak” ikuskizunaz gozatuko dabe
Sagrado Corazon Ikastetxean eta Bermeoko Herri Eskolan Jaikide Diskofesta izango dabe eta arratsaldean, Lameran antolatuta dagoen Disko Txiki Festa mantendu egiten da oraingoz.

Eta Tabernen mozorro txapelketako ibilbidea 11:30ean hasiko da Zubiaur Tar Kepa kaleko 48. zenbakiaren pareko plazatik.

Euria iragarrita dagoen arren Udalak mozorrotzea eta ondo pasatzea animatzen dau