Udabarrira begira be odola emon egin behar da eta horretarako autobusa 4 bider ibiliko da goizez eta 3 bider arratsaldez gure herrietan.
Gure eskualdetako herritarrek ez daukie aitzakiarik apirilean elkartasuna adierazteko.
Hemen daukazue herri bakoitzeko egutegia eta ordutegia, ezer ez galtzeko:
Gernika-Lumo (Artekalea – Foru plaza)
Apirilak 7 (martitzena): Goizez (09:30-14:00) eta arratsaldez (16:30-21:00).
Apirilak 13 (astelehena): Goizez (09:30-14:00) eta arratsaldez (16:30-21:00).
Bermeo (Lameran)
Apirilak 24 (barikua): Goizez (9:30-13:45) eta arratsaldez (16:30-20:45).
Apirilak 25 (zapatua): Goizez (9:30-13:45).





