Mundakako Udalak abuztuko agenda kultural eta sozial osoa plazaratu dau, udako hilabete nagusian herria biziz eta giroez betetzeko asmoz. Erakusketek, Argi Gaua jaildiak nazioarteko folkloreak eta herriko jaiek lekua izango dabe datozen asteetan Mundakako kaleetan zein espazio publikoetan.
Plan sorta zabal honek herritarrak zein bisitariak batzea dau helburu, adin guztietako pertsonei bideratutako ekimenak eskainiz.
Hilabeteko ekimen nagusiak: dataz data
Udako kultur eskaintzak honako hitzordu nagusi hauek jasotzen dauz bere egitarauan:
-
Uztailak 29 – Abuztuak 10: Enrike Zubiaren margo erakusketa Juan Tribisarrospe Kultur Etxean.
-
Abuztuak 7: XXXI. Nazioarteko Folklore Jaialdia, 20:00etan Plazan.
-
Abuztuak 8: Argi Gaua Laminen eta Atorren Parkean, 12:00etatik aurrera. Egun osoan zehar kontzertu eta saio ezberdinak egongo dira: Golden Oldies musika (14:00), Chill Out saioa arratsaldean, Saxenn Duo (20:30), Ruben & Gotxi (22:00) eta Smile (23:30).
-
Abuztuak 15: Urdaibaiko Organoak zikloa Andra Mari Elizan (20:00etan). Javier Artigas eta Benantzi Bilbao organo-jotzaileak, Iosu Sorriketa txistularia, eta Arantza Fernandes zein Lapse Mundaka dantzariak arituko dira.
-
Abuztuak 22: 2. Eskuko Merkatu Txikia, 10:00etatik 17:00etara Plazan.
-
Abuztuak 28-30: Euskal Jaia herrian zehar.



