Auzobatzarrak, zezeilan eta martian Gautegiz Arteagan

Gautegiz Arteagako Udalak, zezeilean eta martian, herritarrekaz auzobatzarrak burutuko dauz barriro auzo bakotxean, oraingo legegintzaldiaren hasieran egin eban lez.

Horretarako, alkatea auzo bakotxera joango da aurreko auzobatzarretan jasotako ekarpenen bilakaeraren barri emotera, baita barikuro udaletxean egiten dauzan bileretakoak be. Horreetatik guztietatik proposamenak sortu ziran, eta kasu batean baino gehiagotan gauzatu ahal izan dira. Beraz, Udalak espero dau “entzute aktiboko” prozesu horreek, auzobarratzak, komunikazino bide bikainak izaten jarraitzea, herritarrek daukiezan beharrak zuzenean ezagutzeko.

Auzobatzarrak zezeilaren 21ean eta martiaren 7an, 14an, 21ean eta 28an izango dira. Zapatu goizetan egingo dira, eta bilera bakotxaren eguna hurbildu ahala, eguna eta tokia gogorarazoko dira, udaleko komunikazino-bideen bidez. Era berean, alkateak bizilagunak artatzen jarraituko dau bariku goizetan, aldez aurreko hitzorduagaz.