Bermeoko Arraun Elkarteko ontziek erakustaldia emon dabe asteburu honetan Elantxobeko uretan jokatutako trainerillen Bizkaiko Ligako lehenengo bi estropadetan. Emakumezkoetan, barriz, Ondarroa izan da jaun eta jabe.
Bermeoko Arraun Elkarteak nagusitasun osoa erakutsi dau gizonezkoen kategorian. Jon Salsamendik gidatutako hiru taldeek hartu dabe sailkapenaren goialdea: Bermeo A ontziak irabazi dau, B taldeari 21 segundoko aldea atara deutsalarik. Hirugarren postuan Bermeo C geratu da, eta atzetik sailkatu dira Isuntza, Mundaka, Elantxobe, Lutxana eta Deusto.
Lehenengo jardunaldian hamaika ontzik hartu daben parte, baina oraindik badira debutatu barik dagozan elkarteak, hala nola Ondarroa, Santurtzi, Kaiku eta Arkote. Sei jardunaldiko ligan, oraindik indar asko dagoz neurtzeko.





