Bermeok 1912ko galernaren oroimena piztuko dau barriro, urteurreneko ekitaldi bereziekin

Duela 114 urte, 1912ko abuztuaren 12an, Bermeoko zein Kantauriko itsas historiako tragediarik handienetako bat gertatu zan. Egun horretan izandako enbata gogorrak 143 arrantzaleren bizia eraman eban, eta horietatik 116 bermeotarrak ziran. Tragedia horren urteurrena dela eta, Bermeok gogorarazpen ekitaldi bereziak antolatu dauz eguazten honetarako, herriaren memoria kolektiboa eta ehunka familiak jasandako eragina gogoan izateko.

Egunari hasiera emoteko, 11:00etan Oroimenezko Meza ospatuko da Bermeoko Andra Mari parrokian, urteroko legez hildako arrantzaleen oroimenez. 1912ko egun hartan eguraldi ona zela eta, arraun eta baporeak itsasoratu egin ziran; alabaina, arratsaldean bat-bateko galernak harrapatu zituen eta zoritxarrak Bermeoko portua kolpatu eban erabat.

Ondoren, Arrantzaleen Museoak bisita gidatu bereziak egingo ditu hondamendiaren arrazoiak, garapena eta ondorioak bertatik bertara ezagutzeko. Bisiten ordutegia honako hau izango da:

  • 12:00etan: Gaztelaniaz.

  • 13:00etan: Euskaraz.

Bisita hauk doakoak dira, baina leku kopurua mugatua denez, ezpaitaezkoa da aurretik erreserba egitea 94 688 11 71 telefonora deituz edo arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus helbidera mezu bat idatziz.

Eguna borobiltzeko, arratsaldez eta gauez ekitaldi nagusia egingo da Lameran 19:30etik 22:00etara. Bertan, Bermeoko Udalagaz batera, Galerna Belaontzi Taldea, EHUko El Saltillo, Kreatribü Elkartea, Kanta Kanta Lorue eta Kankinbara Txistu Taldeak parte hartuko dabe, historia eta kultura uztartuz herri osoaren babesagaz.