Bermeoko Udalak eta Erroxape Argiñe taldeak indarrak batu dabez eta Harrotasun Asteburue antolatu dabe ekainaren 26tik 28ra bitartean, herria kolorez eta aldarrikapenez betetzeko asmoagaz. Ekintza guztiak adierazpen askatasuna eta aniztasuna ospatzeko pentsatuta dagoz, “Gorputz danak diez ongi etorridxek, baie jarrera guztidxek ez” lelopean.
Guztiari hasierea emoteko, ekainak 26, barikue, hitzordu bikoitza egongo da Kabidxen. Arratsaldeko 18:00etan mahai ingurue egongo da bertan, eta ostean, gaueko 20:00etan, musika tresnak astinduko dabeze Espinelis eta Kimo Sound taldeek kontzertu gogor bategaz giroa berotzeko. Jaigaz jarraitzeko, ekainak 27, zapatue, herria sormenez beteko da mural margoketa berezi bategaz,.
Azkenik, ekainak 28, domekie, aldarrikapenerako momentu nagusia izango da, arratsaldeko 13:00etan kontzentrazíñue egingo baita Goiko Plazan, denok batera gure harrotasuna ozen oihukatzeko.



