Datorren apirilaren 11n, eguerdiko ordu batetan (13:00etan), hitzordu polita egongo da Mundakan kantu zale guztientzat. Bermeoko Abesbatzak kontzertu berezi bat emongo dau herriko txoko esanguratsu baten: Santa Katalina baselizan.
Aurten 70 urte bete dituan talde bermeotarrak musika eta kantu gogoz beteko dau itsasora begira dagoan inguru zoragarri hori. Ekitaldi hau aurrera ateratzeko hainbat erakunde eta talderen laguntza egon da, besteak beste, Musutruk Mundaka taldea, Andra Mari parrokia eta Alakrana.
Mundakako herritar guztiak eta ingurukoak gonbidatuta dagoz kantuaz eta baselizako giro politaz gozatzera.





