Udako pilota girorik onena Bermeora helduko da asteburu honetan. Izan be, datorren zapatuan, uztailak 18, Artza frontoiak ateak zabalduko dauz arratsaldeko 20:00etatik aurrera, V. Bermeo Hiria Inpesca Pilota Festibaleko finalaurreko bikainak eskeintzeko.
Jaialdiari hasierea emoteko, pilotazaleek norgehiagoka estu bategaz gozatu ahal izango dabe kantxan, urduritasuna eta emozioa ziurtatuta egongo direlarik. Lehenengo partidu honetan, Senar eta Aranguren neurtuko dira, eta beste aldean, barriz, Zubizarreta IV.ak eta Morgaetxebarriak osotutako bikote indartsua egongo da aurrez aurre, finalerako txartela lortzeko asmoz.
Garaipenaren bidetik jarraituz, gaueko plater nagusia helduko da ondoren, pilotazaleen artean ikusmin handiena sortu dauen deialdiagaz. Izan be, Artola eta Mariezkurrena II.a bikoteak indarrak neurtuko ditu Laso eta Iztueta handien kontra, Artzako harmailak dardaran jarriko dabezan norgehiagoka ikusgarri baten.
Sarrerak online erosi ahal dira hamen.



