Aste honetan Bermeoko Herri Eskola literaturaz jantziko da III. Literatura Astea dala-eta.
Ekitaldiak datorren astelehenera arte luzatuko dira, adin guztietako ikasle eta herritarrentzat egitarau zabala eskainiz. Gainera, egunotan Liburuen Azoka egongo da eskuragarri eskolako patioan, 15:30etik aurrera
Gaur, apirilaren 22a , Bermeoko Herri Eskolako III. Literatura Astearen barruan hitzordu garrantzitsua dago arratsaldeko 17:00etan eskolako liburutegian. Alde batetik, Ainhoa Etxebarriak “DOREMI ipuinak” saioa eskainiko dau HH5 eta LH 1-2 mailetako umeentzat, eta bestetik, Bermeoko Uria XXI. narrazio lehiaketako partaideak ipuin kontalari moduan arituko dira.
Bihar, apirilaren 23an, helduen txanda izango da 18:30ean Kabidxen, Urko Mantzisidorrek “Gernika, día de mercado” liburua aurkeztuko dauelako. Eta barikuan, apirilaren 24an, Pello Añorga idazlea eskolan bertan egongo da “Pantxo zezena” lantzeko LH 1-2 mailetako ikasleakaz, eta astelehenean, apirilaren 27an, asanblada egingo da 16:45ean liburutegia arratsaldeetan zabaltzeko aukerea aztertzeko.





