Bermeoko Jose Antonio Erauzkin enparantzako jolaslekuko zorua barriztuko dabe

Bermeoko Jose Antonio Erauzkin enparantzako jolaslekua itxita egongo da gaurtik aurrera. Udalak jakinarazi dauenez, espazio honetako zorua goitik behera barrizteko lanak hasiko dabez, umeen segurtasuna bermatzeko eta aisialdi gunea bera hobetzeko asmoagaz.

Lanak, herriko plangintzaren arabera, bi aste inguru luzatuko dira. Halanda be, arduradunek zehaztu dabe epe hori aldatu egin ahal dala lanen garapenaren eta eguraldiaren arabera. Herritarren segurtasuna bermatzearren, eremua erabat hesituko dabe obrak irauten daben bitartean.

Udaletik barkamena eskatu gura izan dabe konponketa hauek sortu gura dabezan eragozpenengatik. Era berean, eskerrak emon deutsiez bermeotarrei erakutsitako ulermenagatik eta pazientziagatik, “herriko txikienentzako jolasgune seguruago eta modernoago bat lortzeko ezinbesteko urratsa da” azpinarratu dabe.