Bizkaiko Jaurerria eta Zubiaur Tar Kepa kaleak lotzen dabezan bidea itxi dau Bermeoko Udalak, segurtasuna bermatzeko azterketa sakonago bat egin arte.
Egurrezko oinezkoen pasabide hau ixtea erabaki dau, egitura jausteko arriskua egon daitekeelako. Sare sozialen bidez zabaldutako ohar baten bidez azaldu dabenez, Bizkaiko Jaurerria eta Zubiaur Tar Kepa kaleak lotzen dabezan pasabidea itxi dabe, azken ikuskapenek egoera txarrean dagoala baieztatu ostean.
Itxiera honek behin-behinekoa izatea itxaroten da, baina azterketa sakonago bat egin arte iraungo dau. Ikerketa horrek zehaztuko dau zeintzuk diran egin beharreko hobekuntzak egituraren segurtasuna erabat bermatzeko.
Udalak onartu dau azpiegitura hau herritar askok erabiltzen dabela egunero, eta, horregatik, atsekabea agertu dau itxierak sortu leikezan eragozpenengatik.





