Bermeon izandako eraso matxista larria gaitzesteko elkarretaratzea

Berrmeoko Udalak, pasa den astean herritar batek jaso zuen eraso matxista larriaren aurrean, gaitzespenik irmoena adierazi dau eta laguntza osoa eskaini erasoa pairatu duen emakumeari eta bere ingurukoei. Halaber, udalak elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi jakeez erasoa jasan dauenari eta haren senideei, eta dagozen baliabideak haien esku jarri.

Udalak adierazi dauenez erasotzailea idenfikatuta eta atxilotuta dago eta informazioaren berri izan, baloratu eta egiaztatu ostean, Indarkeria Matxista kasuetan Erantzun Publiko Instituzionala emoteko Protokoloa aktibatu du. Batetik, erasoa jasan dauenari eta bere ingurukoei emon beharreko arreta eta laguntza koordinatzeko, eta, bestetik, herritarrei aukera emoteko euren gaitzespena irmoki adierazteko.

Hori dala eta, Udalak hamar minutuko elkarretaratze isila deitu dau, eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu, bai Udalak deitutako elkarretaratzean eta baita herriko mugimendu feministak edo beste talderen batek antola ditzakeen gainerako arbuio ekintzetan ere.

Elkarretaratzea, bihar, zapatua, urtarrilaren 31n egingo da, 12.30etan, udaletxe aurrean.