Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak hurbiltzen doaz, eta urteroko ohiturari jarraituz, herritarrek zeresan handia izango dabe kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Gaurtik hasita, uztailaren 10era bitartean, herrian ikusgai dagoz epaimahaiak hautatutako lau proposamen finalistak.
Aurten 21 kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta joan den barikuan bildutako epaimahaiak estetika, herriaren izaera, baloreak eta sormena hartu ebazan kontuan lau onenak hautatzeko. Aurresku, Danok Batera, Edonora!, Gozatzeko Ordua Da eta Festak dira dagozan aukerak.
Botoa emoteko epea uztailaren 10era arte egongo da zabalik, eta herritar bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango dau. Aukeraketa egiteko modu bi dagoz: aurrez aurre, Gizarte eta Kultura etxean jarri dan kutxan (09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:15era), edota modu digitalean, udal webgunean egongo dan loturaren bitartez. Garrantzitsua da jakitea botoen balioa ez dela bera izango: kultura etxean jasotakoek azken emaitzaren %70eko pisua izango dabe, eta Internet bidezkoek, barriz, %30ekoa.
Epaimahaiak eskerrak emon gura izan deutsez parte-hartzaile guztiei erakutsitako mailagatik.
Informazio osoa ikusteko eta zuzenean bozkatzeko, sartu Bermeoko Udalaren webgunean edota erabili prestatu daben labur.eus/kartelfinalistenbozketa formulario zuzena.



