Bermeoko Udalak, herriko emakumeei zuzendutako “Biziraupenerako Sukaldaritza” tailerra antolatu dau datorren martxoaren 11rako. Ekimen honen helburu nagusia sukaldean eguneroko errutinan erortzea saihestea eta modu osasungarrian, merkean eta zaporetsuan sukaldatzen ikasteko baliabideak eskaintzea da. Tailerra bereziki diseinatuta dago sukaldean berritasuna bilatzen dutenentzat edota aurrekontu estuagoekin plater orekatuak prestatu nahi dabezenentzat, erakutsiko diren errezeta guztiak 5 euro baino gitxiagoko kostuarekin egin ahal izango dira.
Ikastaroan parte hartzen dabenek tokiko errezetak eta mundu zabaleko usain nahiz gustu ezberdinak uztartzen dabezan platerak prestatzen ikasiko dabe, irakasle ezin hobeekin. Gainera, inklusibitatea bermatze aldera, saioak euskara, gaztelania eta arabiera kontuan hartuta bideratuko dira. Saioa goizeko 11:30etik 14:15era izango da OLHUI Bermeo zentroan, eta parte-hartzea guztiz doakoa izango da.
Parte hartu nahi daben emakumeek aldez aurretik eman behar dute izena, Bermeoko Udaleko Berdintasun sailarekin harremanetan jarrita. Horretarako, 688 63 84 49 telefono zenbakira deitu edo mezua bidali dezakete, edota berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikora idatzi.





