Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finala abenduaren 20an izango da

Irailaren 28an hasi zan Urdulizen. Ordutik, Bizkaiko hainbat herritan izan dira saioak: Lekeitio, Mungia, Galdakao, Getxo, Zeanuri, Abadiño, Barakaldo, Bermeo eta Markina-Xemeinen. Beraz, finala besterik ez da falta: abenduaren 20an izango dana, Bilboko La Casillan.

Amaitzear dago 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Bagilean aurkeztu eben txapelketea Bilboko Foru Liburutegia ondoko honeek: Belate Olabarria Bizkaiko Bertsozale Alkarteko zuzendariak; Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak; Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak; eta Isaac Amezaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendariak.

Irailaren 28an hasi zan txapelketea. Halanda ze, asteburuz asteburu, abenduaren 20raino helduko da, Bizkaian zehar bertsoa erakutsiz. Ganera, aurton, egitura aldaketea emon da: lehenengo fasean bost saio jokatu dira, finalaurrekoak buelta bitan eta, ondoren, finala.

Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Alkarteko koordinatzaileak ondokoa adierazo dau: “Txapelketea amaitu eta segian hasten gara hurrengoa atontzen. Balorazino batzar horreetatik etorritako erabagietako bat da egitura aldaketea, izan be, finalaurrekoak ondo funtzionetan dabe: jente asko batuz eta giro polita izanez. Beraz, bertsolari horreei saio gehiago emotea eta maila horretarako saioak Bizkaiko herri gehiagotara eroateko aukera bikaina da.”

Holan, lehenengo fasean 30 bertsolarik kantau dabe: Udabarria Bertsotanetik sailkatutako 21 bertsolarik eta 2023an finalaurrekoetan kantau eben beste 9 bertsolarik. Finalaurrekoetako lehenengo bueltara 11 bertsolari sailkatu dira eta han izan ditue zain finalaurrekoetara zuzenean pasau diran 7 bertsolariak: 2023an finalista izan ziranak hain zuzen be. 18 horreetatik 12 sailkatu dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta buelta bietako puntuazinoak batuta erabagi da zeintzuk diran finalean kantauko daben bertsolariak.

Nereak Ibarzabal Salegi bertsolariak, bestalde, ez dau parte hartu aurtengo edizinoan. Orain arte, aldi bitan jantzi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapela, 2021ean eta 2023an hain zuzen be. Narbaizak adierazo dauanez: “Igarriko da. Baina txapelketa bakotxa desbardina da: lehenago be, txapeldunak aurkeztu bako urteak izan dira eta etorkizunean be egongo dira. Beraz, txapelketeak bardin jarraitzen dau haren enkantuagaz.”

LEHENENGO FASEKO SAIOAK

• Irailak 28, Urdulizeko Kultur Etxea. Aitor Bizkarrak irabazi eban lehenengo saioa. Ondoko honeek izan ziran puntuazinoak:
Aitor Bizkarra Ruiz 518.5
Izaro Bilbao Arostegi 451
Mikel Retolaza Etxebarria 447
Koldo Geruzaga Seijido 446,5
Garazi Navarro Ugarteburu 445
Garikoitz Sarriugarte Onaindia 411,5

Beñat Vidal Gurrutxaga egin zituan gai-jartzaile beharrak.

• Urriak 4, Lekeitioko Ikusgarri Zinemea. Bigarren saioa Txaber Altubek irabazi eban. Holan geratu ziran puntuazinoak:
Txaber Altube Sarrionandia 480
Lurdes Ondaro Mallea 458
Iruri Altzerreka Martinez 444.5
Jone Larrinaga Dañobeitia 432,5
Iker Uriarte Urrutia 422,5
Beñar Bilbao Landa 416

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzonandia Kareaga ibili zan.

• Urriak 5, Mungiako Olalde Aretoa. Hirugarren saioan, barriz, Unai Mendiburu izan zan puntu gehien eskuratu eban bertsolaria:
Unai Mendiburu Valor 464
Imanol Uria Albizuri 458
Maite Sarasola Isazelaia 458
Josune Aramendi Perez 425,5
Ander Ucelay Aristi 418,5
Peru Vidal Gurrutxaga 417,5

Gai-jartzailea Jon Amezaga Fernandez izan zan.

• Urriak 11, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea. Irune Basagoiti izan zan laugarren saioko irabazlea. Puntuazinoa, ondokoa izan zan:
Irune Basagoiti Agirre 473
Enare Muniategi Etxabe 459
Bittor Altube Sarrionandia 452
Asier Galarza Garai 451
Paule Ixiar Loizaga Legarra 440
eta Araitz Katarian Mugarza 432

Begoñe Olabarria Astobizak egin zituan gai-jartzaile lanak.

• Urriak 12, Getxoko Muxikebarrin Areota. Lehenengo faseko azken saioa Ibai Amillategik irabazi eban. Holan geratu zan sailkapena:
Ibai Amillategi Omaetxea 470,5
Mikel Goiriena Larrabazal 455,5
Janire Arrizabalaga Munduate 450,5
Peio Molinuevo Martin 424,5
Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria 423
Aitor Esteban Etxebarria 406,5

Leire Garatxena Larrabe ibili zan gai- jartzaile beharretan.

FINALAURREKOAK

Kontuak kontu, lehen faseko bost saioak jokatu ostean, erabagita geratu ziran zeintzuk kantauko eben lehenengo bueltako hiru finalaurrekoetan.

• Urriak 26an, 525 bertsozale alkartu ziran Zeanuriko Ibarreta Frontoian, finalaurrekoetako lehenengo bueltako lehenengo saioan. Holan geratu dira puntuazinoak:

Aitor Bizkarra Ruiz 649,5
Jone Uria Albizuri 649
Oihana Bartra Arenas 629,5
Imanol Uria Albizuri 615
Aissa Intxausti Aburruza 594
Bittor Altube Sarrionandia 547

Beñat Vidal Gurrutxaga ibili zan gai-jartzaile beharretan.

• Zemendiak 2, Abadiñoko Probalekuan giroa bero egon zan, izan be, 500 entzule baino gehiago ziran. Holan geratu ziran puntuazinoak:

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola 651,1
Txaber Altube Sarrionandia 607,1
Gorka Pagonabarraga Agorria 604,5
Unai Mendiburu Valor 600
Maite Sarasola Isazelaia 562
Enare Muniategi Etxabe 564

Gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea ibili zan.

• Zemendiak 9, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian jokatu eben finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa. Holan geratu ziran beste puntuazinoak:

Xabat Galletebeitia 653
Onintza Enbeita Maguregi 626
Ibai Amillategi Omaetxebarria 591,5
Lurdes Ondaro Mallea 586
Mikel Goiriena Larrazabal 569
Irune Basagoiti Agirre 515,5

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibili zan.

FINALAURREKOETAKO BIGARREN BUELTA

Horreen ostean, finalaurrekoetako bigarren bueltako bertsolariak jakinarazo zituen:

• Zemendiak 15, Bermeoko Artza Frontoian izan zan finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saio. Aitor Bizkarra eta Aitor Etxebarriazarraga zuzenean sailkatu ziran finalera. Halanda ze, holan geratu ziran saioko puntuazinoak:
Aitor Bizkarra Ruiz 664
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola 641,5
Onintza Enbeita Maguregi 631
Aissa Intxausti Aburruza 608
Unai Mendiburu Valor 599,5
Ibai Amillategi Omaetxebarria 599,5

Gai-jartzailea Leire Garatxena izan zan.

• Zemendiak 22, Markina-Xemeingo Uni Frontoian, ondoko honeek ibili ziran:
Gorka Pagonabarraga Agorria
Imanol Uria Albizuri
Jone Uria Albizuri
Oihana Bartra Arenas
Txaber Altube Sarrionandia
Xabat Galletebeitia Abaroa