Boiseko Unibersitateko (AEB) hogei bat ikaslek Gernika-Lumo bisitatu dabe aste honetan, herriko historia eta euskal kulturaren sustraiak hurretik ezagutzeko asmoagaz. Ikasle talde honek ikasurtea amaitu barri dau eta Euskadira etorri da, euskal diaspora eta AEBen arteko loturak aztertzen dabezan programa akademiko baten barruan.
Taldearen buru John Bieter historialaria eta unibersitate estatubatuarreko Historia Saileko irakasle elkartua egon da, euskal diasporan aditua dena eta ekimen akademiko honen bultzatzailea. Gernikan egindako egonaldian, ikasleek herriko esanahi historiko sakona eta ikur nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dabe.
José María Gorroño alkateak harrera ofiziala egin dio taldeari Gernikako udaletxean. Topaketan, herriko ibilbide historikoari buruzko azalpen labur bat eskaini die agintariak gazte estatubatuarrei. Bisitari amaiera emoteko, alkateak opari berezi eta esanguratsu bat emon dautsie ikasleei: Gernikako Arbolaren haritz-hostoa.



