Boluntariotza kanpaina barria 2026rako Urdaibai Bird Centerren

Urdaibai Bird Centerrek 2026ko boluntariotza kanpaina martxan dagoala jakinarazo dau, ingurumenean eta natura-turismoan trebatu gura daben guztientzat. Udako kanpaina hau ekainaren 1ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da, eta helburu nagusia parte-hartzaileak ingurugiroan, ekoturismoan eta ikerkuntzan trebatzea da, gero arlo horreetan esperientzia eta trebetasunak izan daiezan.

Boluntarioek zeregin garrantzitsuak egingo dabez zentroan: bisitariei harrerea egin eta informazinoa emon, Urdaibaiko baliabide naturalak ezagutzera emon, eta padurako hegaztiak behatu eta interpretatu. Horrez ganera, hegaztien jarraipen-proiektuetan be parte hartuko dabe (erroldak, anillamenduak…) eta espazioa kudeatzeko beharretan lagunduko dabe.

Hautaketa egiteko orduan, kontuan hartuko dira parte hartzeko gogoa eta interesa, ornitologian edo ekologian daukagun jakituria, jenteagaz berba egiten izandako eskarmentua eta hizkuntzak jakitea (euskerea, ingelesa, frantzesa…). Zentroak lo egiteko tokia emongo dau bere instalazinoetan, baina jatekoa eta joan-etorriak boluntario bakoitzaren kontura izango dira. Behin boluntariotzea amaituta, egindako beharra egiaztatzen daban agiria emongo jake parte-hartzaileei.

Txandak hamabostaldikoak edo hilebetekoak izan daitekez, baina hilebeteko txandak aukeratzen dabenek lehentasuna izango dabe. Aukera parebatea da hau ikasteko eta, bide batez, gure inguruko paraje zoragarriez gozetako: Santimamiñe kobak, Ogoñoko labarrak, Laidako hondartzea edo kantalaurreko artadiak.

Izena emoteko, interesa daukenek, webguneko galdetegi hau bete behar dabe.