‘Gernikako Lekuek’ jaialdiaren hamalaugarren edizioa martxoaren 25etik 29ra egingo da, kaleak, tabernak eta kultur etxeak musikaz betez.
Gernika-Lumo prestatzen ari da gehien espero dauen hitzorduetako bat jasotzeko. Gernikako Lekuek jaialdia hile amaieran itzuliko da bere nortasuna berresten dauen proposamen batekin, herriak eta herriarentzat antolatutako ekitaldi bategaz, non musika alternatiboak eta kultura herrikoiak herriko txoko bakoitza hartzen daben. Bost egunez, post-punk eta rocketik hasi eta reggae, flamenko trash eta elektronikaraino entzuteko aukera izango da.
Baieztatutako izenen artean Mourn eta Guadalupe Plata bezalako talde sendoak daude, Olaia Inziarte eta Janus Lester bezalako euskal eszenako ahots bereziekin batera. Jaialdiak proiektu berriei eta soinu periferikoei ere lekua emongo dautsie.
Kontzertuez gain, Lekuek Lizeo Antzokia, Astra, Iparragirre eta beste hainbat tabernaz beteko da, dokumentalak, diskoen azokak, artea eta kaleko jarduerak barne. Irekiera ofiziala hilaren 25ean, asteazkena, izango da, Manolo Kabezabolori eskainitako saio berezi batekin.
Esperientzia osoaz gozatzeko bonuak salgai daude 35 euroren truke.





