Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak egun osoko plana prestau dau datorren maiatzaren 7rako, Burgosera bisitea egiteko. Irteerea goizeko 8:30etan izango da Herriko Plazatik, eta eguerdiko 12:00etan bisita gidatua egingo dabe hura hobeto ezagutzeko. Ondoren, indarrak hartzeko, Don Nuño erretegian bazkalduko dabe 15:00etan.
Prezioari jagokonez, elkarteko bazkideek 30 euro ordaindu beharko dabe eta bazkide ez diranek, barriz, 35 euro. Izena emoteko aukerea Kultur Etxean edo WhatsApp bidez dago, eta ordainketak Kutxabankeko kontuan egin behar dira. Gogoratu izena emoteko azken eguna maiatzaren 3a izango dela.





