Busturiak egitarau zabalagaz ospatuko dau Nagusien Nazioarteko Eguna

Busturiako Udalak hainbat ekimen prestatu dauz gaur, urriak 1, ospatzen dan Nagusien Nazioarteko Egunaren harira. Gaur bertan zine-foruma eta zozketa solidarioa egongo dira, eta datorren urriaren 4an bazkari herrikoia egingo dabe Kamiñoko Jatetxean.

Gaur, urriaren 1ean, Nagusien Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan zehar, gure gizartean adinekoek daukaten garrantzia eta egindako ekarpena azpimarratzeko asmoz. Data berezi hau zeharkatzeko eta herriko nagusiei merzitutako lekua emoteko, Busturiako Udalak jarduera sorta berezia antolatu dau gaurtik hasi eta datorren asteburuera arte.

Gaur arratsaldean bertan emango zaie hasiera ospakizunei. Urriaren 1ean, 18:00etan, film emanaldia eta txokolate solasaldia egingo dira. Topaketa gozo honen ostean, Rosa Mari Gabantxo artistaren artelan baten zozketa berezia egingo da. Antolatzaileek jakinarazi dabenez, zozketan bildutako diru guztia Kangbeng Elkartera bideratuko da osorik.

Ospakizunak, ostera, ez dira gaurko ekitaldiekin amaituko. Datorren urriaren 4an, domeka, 14:30ean, urteroko bazkari herrikoia egingo dabe Kamiñoko Jatetxean. Menu bereziak frijituak, txangurroz betetako piperrak, bakailao laminak pil-pilean, txahal buztana eta San Marko tarta bainila izozkiarekin bilduko dauz, kafea eta ardoa barne.