Busturialdea-Urdaibaiko entzute-prozesuari buruzko amaierako txostena aurkeztu dabe

Agirre Lehendakaria Centerrek txosten bat aurkeztu dau entzute-prozesuan jastotako ondorioekin. Prozesu hori Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dabe.

Bi erakundeek uste dute prozesu hori XXI. mendean politika egiteko modu berri baten adierazpena dela, erronka konplexuei erantzuteko bereziki egokia. Prozesu horrek aukera eman dau, batetik, hobeto ulertzeko Busturialdea-Urdaibaiko gizartearen kezkak, itxaropenak eta ardurak, eta, bestetik, ekintza publikorako erabilgarria den ezagutza sortzeko. Ildo horretan, erakundeek kontuan hartzen dabez txostenaren ondorioak, eta eskualdearen garapenarekin daben konpromisoa berresten dabe. Azpimarratu dabenez prozesuak geruza kualitatibo bat dakarrela, zeinak bidea ematen baitu lehendik dagoen ibilbide-orria indartzeko eta osatzeko: Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa.

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek adierazi dauenez, txostenak oso gako baliotsuak emoten dauz eskualde hori sustatzen jarraitzeko eta gizarte- eta lurralde-kohesioa indartzeko. Haren ustez, entzute-prozesuak agerian utzi dau Busturialdea askotariko eskualdea dela; begirada plural eta konplexuak daukazela, eta zeharkatzen daben eta erantzun sinplerik onartzen ez daben eztabaida handiak egiten dauzela. Agerian geratu da gizartearen adostasun zabala dagoela garapen sozioekonomikoa ingurunearen babesari uko egin barik bultzatzeko beharraren inguruan, eta identifikatu diren kezka partekatuak eskualdeko plan estrategikoan jorratzen ari dira dagoeneko. Txostenak hobetzeko gako berriak emongo dautso plan horri.

Prozesuan, 1.002 kontakizun bildu dira, interpretazio kolektiboko saioen bidez kontrastatuak eta Ekoetxea Urdaibain 2025eko abenduaren 1ean eta 2an egindako nazioarteko mintegi bateko ekarpenekin aberastuak.

2025ean, eskualdeko 949 pertsonari egin eutseezan elkarrizketak. Kasu batzuetan, bigarren elkarrizketak egin ziren gai jakin batzuetan sakontzeko eta, hala bazegokion, pertzepzio-aldaketak aztertzeko; izan ere, Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren Patronatuak erabaki eban Urdaibaiko handitze-proiektua bertan behera uztea. Horregatik, 1.002 dira guztira jasotako kontakizunak, denak ere grabatuak, anonimizatuak eta ALCren webgunean argitaratuak, amaierako txostenarekin batera. Elkarrizketa gehienak aurrez aurrekoak izan ziren, baina ekarpen idatziak, telematikoak eta entzunezkoak ere jaso ziren.

TXOSTENA