Martiako kanpaineagaz bat eginik, odola emoteko aukera izango dogu Busturialdean. Guztira 7 aukera izango doguz 4 goizez eta 3 arratsaldez.
Gure herrietan odol-emotea errazteko, autobusa jarriko dabe hainbat egun eta ordutegitan. Hona hemen egitaraua:
Gernika-Lumon: Martiaren 2an, astelehena, Artekalea-Foru plazan, goizez (09:30-14:00) eta arratsaldez (16:30-21:00). Martiaren 7an, zapatua, leku berean, goizez bakarrik (09:30-14:00). Martiaren 9an, astelehena, berriz be Artekalea-Foru plazan, goizez eta arratsaldez.
Bermeon: Martiaren 26an, eguena, Lameran, goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (16:30-20:30).





