Debekatuta Gautegiz Arteagako Errotara joateko dagoen harritik pasatzea

Gautegiz Arteagako Udala zubiak konpontzen ari da herriko segurtasuna hobetzeko neurriak hartzen. Lan horreen artean, zubi batzuetan konponketak egin dabez eta hesi barriak ipini dabez segurtasuna bermatzeko.

Era berean, ohar garrantzitsu bat zabaldu dabe: Errotara doan harritik pasatzea guztiz debekatuta dagoela, erortzeko arriskua dagoelako.

Beraz, Udalatik eskatzen dabe seinaleak errespetatzea eta ez daitela inor hortik igaro ezbeharrik ez pasetako.