Mundakako Udalak ohar bidez jakinarazi dauenez, bihar, martxoak 26 (osteguna), Juan Bautista Longa kalean egitekoak ziran asfaltatze-lanak ezingo dira egin. Erabaki honen arrazoi nagusia iragarrita dagoan eguraldi-baldintza txarrak dira, lanak modu egokian egitea eragozten dabelako.
Gauzak horrela, ibilgailuen zirkulazioa debekatuta mantenduko da kale horretan beste abisu bat emon arte. Udalak barkamena eskatu gure deutsie herritarrei aldaketa honek eragin leikezan eragozpenakaitik, eta adi egoteko eskatu dau udaleko kanal ofizialen bidez informazio barria jasotzeko.





