Gernika-Lumoko Domingo Alegria plazan ikusgai dago otsailaren 16ra arte ‘26 Emakume zientzia, arte eta letretan’ kale-erakusketa, Jakiundek bultzatua eta Gernika-Lumoko Udala-ko Gizarte Ekintza Sailak sustatua.
Ekimenak otsailaren11n ospatuko den Zientzian Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Egunarekin egiten dau bat, eta ezagutzaren hainbat arlotan emakumeek izan daben eta askotan ikusezin bihurtu den ekarpena azpimarratzea dauka helburu, bereziki zientzian, non genero-desoreka historiko nabarmena izan den.
Erakusketak 26 akademiko aurkezten dauz, belaunaldi eta diziplina anitzeko profilak bilduz: ibilbide luzea duten adituak, beren arloetan bikaintasuna lortu daben profesionalak edo gaur egun zientzia, arte eta letretan lan berritzailea garatzen ari diren ikertzaileak.
Argazkiak eta bideoak Marina Palacio argazkilariak sortu dauz, Jakiunderen 2022ko eta 2023ko egutegietan oinarrituta. Instalazioa otsailaren 11ren inguruko jardueren parte da, eta Gernika-Lumon egon ondoren beste udalerri batzuetan jarraituko du bere ibilbide ibiltaria.





