Ereñok frontoiko argiak pizteko doako etengailu berria jarri dau umeek ere erabiltzeko

Ereñoko Udalak etengailu barria ipini dau udal-pilotalekuan, herriko umeek gune hori ilunabarrean edo eguraldi txarra egiten danean be erabili ahal izateko.

Gaur egun, pilotalekuko erabilatzaileek euro bateko txanpona sartu behar dabe aldagelan dagoen makinan, LED teknologia daukien argiak ordubetez pizteko. Orain, herriko familia batzuek egindako eskaerei erantzunez, Udalak doako etengailu barri bat jarri dau argiztapenaren zati bat pizteko. Sistema honek hamar luminaria inguru pizten dauz, umeek segurtasunez eta egoera onean jolastu ahal izateko.

Etengailu barri honek ordubeteko iraupena dauka eta familiei aisialdi aukera segurua eskaintzea dauka helburu, umeek kalean jolasteko eta kirola egiteko aukera gehiago izan daien.

Udalak herritarrak entzun eta euren beharrei erantzutearen garrantzia azpimarratu dau, Ereñon aisialdirako aukera gehiago sortzen laguntzen daben hobekuntza txikiak bultzatuz.