Gernikako Ertzain-etxeko agenteek talde kriminal bat desegin dabe azken egunotan gure herrian. Guztira, 59 urteko gizon bat eta 40 urteko emakume bat atxilotu dauz, eta beste bi gizon (37 eta 59 urtekoak) ikertu gisa gelditu dira. Talde honi telefono eta argindar kableak lapurtzea eta ondoren ingurumenari kalte larria eginez mendian erretzea leporatzen dautsie.
Ikerketaren haria joan den astean hasi zen, herritar baten abisuari esker. Arratzuko baso-eremu batean furgoneta bat eta sua pizteko asmoa eben pertsona batzuk egozala jakinarazi eutsien Ertzaintzari. Polizia bertaratu zenean, susmagarriek iges egin eben, baina bertan behera utzi zituen 500 kilogramo telefonia-kable eta kobrea lortzeko su emateko erregai-bidoiak.
Urtarriletik hona lau bider gitxienez detektatu dira erregai isurketak eta suak inguru horretan. Materiala erretzeko teknika honek arrisku eta kalte ingurumenal larriak sortzen ebezan eskualdeko basoetan.
Atxilotutako eta ikertutako pertsona guztiek aurrekari judizial eta polizial ugari daukaz, hala nola supermerkatutan egindako ebasketengatik zein enpresa eta etxebizitzetan egindako lapurretengatik. Atzo bertan jarri ebezan epailearen eskuetan.



