Muxikako Udalak erregimen kooperatiboko etxebizitza publikoak eraikiko dauz Ugarte auzoan. Ekimen honen helburu nagusia da herriko gazteek euren bizi proiektuak bertan garatu ahal izatea, prezio eskuragarriko etxebizitzak eskainiz.
Etxe berri hauek Udalaren jabetzako lurretan altxatuko dira, eta horri esker, etxebizitza eskuratzea errazagoa izango da. Tokiko erakundeak argi dauka gazteek herrian geratzeko aukerak bermatu behar direla, biztanleria finkatzeko bide gisa.
Proiektuaren gaineko xehetasun guztiak bertatik bertara ezagutzeko, aurkezpen publikoa egongo da laster. Hitzordua urriaren 8an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ariatzako Eskolan. Bertan argituko dira epeak, egitasmoan parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta zalantza guztiak.



