Busturialdea berriro ere goi-mailako kirolaren gune bihurtuko da udan. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak eta Euskadiko Pala Selekzioak Gautegiz-Arteagako Udala publikoki zoriondu eta eskertu dabe, bertako frontoia euren esku jartzeagatik. Izan ere, herriko kiroldegia eta pilotalekua ezinbesteko oinarri bihurtuko dira datorren urrian Buenos Airesen (Argentina) jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzeko.
Euskadiko selekzioaren kirolariak baldintza onenetan entrenatzeko, Gautegiz-Arteagako frontoiak harrera beroa egingo dautsie. Federazioko ordezkari Peru Egurbide Epalzak azpimarratu dauenez, “erakundeen arteko lankidetza hau funtsezkoa da euskal pilota sustatzeko eta gure pilotariak nazioartean lehiatzeko prestakuntza indartzeko”.
Abonatuek zein pilotazaleek aukera paregabea izango dabe gure palarien lana hurbiletik jarraitzeko. Entrenamendu-saioak abuztuko hiru asteazkenetan egingo dira, 19:00etatik 21:00etara:
-
Abuztuak 12, eguaztena
-
Abuztuak 19, eguaztena
-
Abuztuak 26, eguaztena
Udala bezalako erakunde txikien bultzadagaz, kirolariek Argentinarako bidea sasoi betean egitea lortuko dabe, euskal pilotaren izena mundu osoan zehar harrotasunez zabalduz.



