“Euskararen jatorria” hitzaldia Bermeon, ikuspegi bikoitzarekin

Bihar, otsailaren 5ean, 19:00etan, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeak “Euskararen jatorria” izeneko hitzaldia hartuko dau. Ekitaldia Euskeraren Jatorria Elkarteak antolatu dau, Bermeoko Udalaren laguntzarekin. Hizlariak Javier Goitia eta Jon Goitia ikerlari bermeotarrak izango dira.

Saioan, Javier Goitiak euskararen oinarrizko egitura aztertuko dau bere atalean, “Euskara erreminta bezala: silaben balioa” izenpean. Ondoren, Jon Goitiak hizkuntzaren jatorriari eta haren hedadurari buruzko ikuspegi orokorragoa eskainiko dau, “Euskararen jatorria, handitasuna eta zabaltasuna” atalarekin.