Foruko Udalak iragarri dauenez, Zerbitzu Anitzetako Langile lanpostu bat betetzeko hautaketa-prozesua jarri da martxan.
Plazara aurkezteko epea zabalik dago eta hautaketa lehiaketa-oposizio sistemaren bidez egingo da, eta plazak lanaldi osoko lan-kontratu finkoa eskaintzen dau.
Hautagaiek eskola-ziurtagiria eta B motako gidabaimena izan behar dabez, eta euskaraz 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dabe, proba eginez edo titulu bidez.
Oposizio faseak hiru atal izango dauz: 50 galderako testa (baztertzailea), ariketa praktikoa (lanpostuarekin lotutako trebetasunak ebaluatzeko) eta euskara proba. Gaindituz gero, lehiaketa fasean merezimenduak baloratuko dira: prestakuntza (gehienez 10 puntu) eta lanbide-esperientzia (gehienez 10 puntu).
Deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoz.





