“Frankenstein Agurgarria” ikuskizuna, Bermeoko Arrantzaleen Museoan

Mareak jaialdian aurreikusita baina atzeratu zen “Frankenstein Agurgarria” ikuskizuna asteburu honetan eskainiko da Bermeon. Emanaldia Arrantzaleen Museon izango da zapatuan, 12:30ean, eta sarrera doakoa izango da.

Ikuskizuna Mary Shelleyren klasiko gotikoan oinarritzen da, baina egungo ikuspegira egokituta. Proposamena Victor Frankenstein doktoreari zuzendutako gutun musikatua da, testua eta kanta joriak uztartzen dituen pieza intimo eta garaikidea. Helburua, kontakizun ezagunaren bidez, gaurko gogoeta eta kezkak modu berrituan plazaratzea da.

Sormen lan honetan bi sortzaile arituko dira: Ana Galarraga eta Petti, elkarren arteko ahots eta estiloak uztartuta.

Antolatzaileek parte-hartzera gonbidapena egiten dabe, narrazio klasiko baten berrirakurketa musikal eta garaikideaz gozatzeko.