Kirolzaleek zein herriko giroaz gozatu gura dabenek badabe hitzordu berri bat Bermeon. Artza Pilota Elkarteak eta Bermeoko Udalak Bermeoko Frontenis Txapelketa antolatu dabe abuztuaren 14tik 21era bitartean, Artza frontoi ezagunean.
Parte hartu gura dabenek azkar ibili beharko dabe, izen-ematea zabalik dagoelako abuztuaren 13ra arte. Txapelketan izena emoteko 15 euro ordaindu behar dira eta izen-emotea erraz-erraza da: nahikoa da 688 822 102 telefono zenbakira WhatsApp bat bidaltzea.
Gainera, antolatzaileek sari bikainak prestatu dabez herriko ostalaritzaren laguntzagaz, lehenengo hiru bikoteentzat:
-
1. Saria: Txapela eta jatekoa Joshe Mari jatetxean.
-
2. Saria: Kopa eta jatekoa Aritzatzuko kantinan.
-
3. Saria: Zapatilak eta armozua Plazatxo tabernan.
Artza Pilota Elkarteak herritar guztiak gonbidatu gura dauz bai parte hartzera, bai frontoira hurbildu eta jokalariak animatzera, giro bikaina ziurtatuta egongo baita.



