Uraz gozatzeko proposamen paregabea dator Bermeora. Gaur, abuztuak 6, Bermeoko Espigoian uretako azpiegitura eta joko bereziak jarriko dabe berriro ere, herriko zein inguruko gazte, familia eta lagun taldeentzat udako egun ezberdin bat eskaintzeko asmoz.
Plan hau herriko udako agenda kultur zein aisialdikoaren barruan kokatzen da, herritarrei doako aisialdi osasuntsu eta dibertigarria eskaintzeko helburuagaz.
Ordutegiak eta zehetasunak
Uretako jardueraz gozatu ahal izateko, bi txanda ezberdin egongo dira zabalik egun osoan zehar:
-
Goizez: 12:30etik 14:30era bitartean.
-
Arratsaldez: 16:30etik 18:30era bitartean.
Antolatzaileek gogoratu dabe adin guztietako pertsonei bideratutako ekimena dela, lagunartean, familian zein bakarrik joateko egokia.



