Gautegiz-Arteaga eta Kortezubiko udalek autobus zerbitzua jarriko dabe Gernikako jaietatik seguru bueltatzeko

Gernikako Andra Mari eta San Roke jaiak bertan dagoz, eta Busturialdeko gazte zein jai-zale asko bertaratzeko prestatzen ari dira. Gauaz gozatu ostean etxera modu seguruan eta erosoan itzultzeko helburuagaz, Gautegiz-Arteagako eta Kortezubiko udalek elkarlanean autobus zerbitzu berezia antolatu dabe.

Ekimen honekaz, jai-giroan kotxea etxean uztea eta errepideko arriskuak saihestea lortu nahi da, herritarrei bueltarako aukera zuzen eta irisgarria eskainiz.

Autobusak abuztuaren 14an eta 16an egingo dauz urteerak, biak ere goizaldeko 4:00etan Gernikako autobus geltokitik abiatuta.

Txartelen prezioa 5 eurokoa da eta dagoeneko eskuragarri daude udaletxeetan.