Gautegiz Arteagak aldagelak eraberritu eta espazio berri bat zabaldu dau

Gautegiz Arteagako Udalak kirol instalazioak hobetzen eta handitzen jarraitzen dau, herritarren eskaerei erantzunez. Legealdi hasieran martxan jarritako kirolguneari espazio berri bat gehitu jako orain, frontoiko zaharrak ziren aldagelak erabat eraberrituta.

Gune berri honetan entrenamendu funtzionalerako material aurreratua jarri da herritarren eskura. Zehazki, bertan honako honeek aurkituko dozuz:

  • 7 bizikleta estatiko.

  • Bi makina berri: air bike bat eta ergometro bat.

  • Luzaketak eta lan zorua egiteko esterilak.

  • Entrenamendu funtzionalerako gomak eta kettlebell edo pisu errusiarrak.

Gainera, proiektuak ez dau etenik: irailean air ski makina helduko da instalazioetara, eta urritik aurrera spinning klaseak ere emongo dira bertan. Kirol eskaintza honetaz gozetako, kiroldegiko txartela daukazuenek txartel bardinarekin sartu ahal izango dozue espazio berrira. Arazoren bat izatekotan, Udaletxetik edo Kultur Etxetik pasatzea besterik ez daukazue.

Ohar garrantzitsua abuzturako: Gogoratu hilabete honetan Udaletxeak 9:00etatik 14:00etara ordutegia daukala, eta Kultur Etxea, ostera, itxita egongo dela abuztuan zehar.