Gautegiz Arteagako Mendi Martxak 400 lagun baino gehiago batu dauz naturaren eta kirolaren festan

Gautegiz Arteagak kirolaren eta naturaren jai handia bizi izan dau asteburu honetan. Gartiape Kirol Klubak antolatutako herriko mendi martxak arrakasta itzela lortu dau, guztira 413 parte-hartzaile bildu dabezelako martxa txiki zein handiaren artean. Kirolariek zein zaletuek giro paregabeaz gozatzeko aukera izan dabe ibilbide osoan zehar.

Antolakuntzatik oso positibotzat jo dabe aurtengo edizioa, ez bakarrik izen-emate zifrarengatik, baita egunean zehar herrian sortu zen atmosfera bikainarengatik ere. Proba honek, kirola sustatzeaz gain, inguruko altxor natural eta kulturalak balioan jartzeko balio dau urtero moduan.

Esker onak eta herriaren harrera

Gartiape Kirol Klubak eskerrak eman nahi izan dautsiez, bihotzez, ekimena posible egin daben laguntzaile eta babesle guztiei. Haien lana eta babesa ezinbestekoak izan dira martxa segurtasun eta erosotasun osoz aurrera eroan ahal izateko.

Era berean, klubak eskerrak emon dautsiez Gautegiz Arteaga ezagutzera eta kirolaz gozatzera hurbildu ziren pertsona guztiei. Parte-hartzaileen zein ikusleen presentziak herria bizitasunez bete dau, jardunaldi gogoangarria borobilduz.