Uztaila heldu da eta, oporrakaz batera, badakigu osasun zentroetan odol erreserbak mantentzea zein garrantzitsua izaten dan. Gure eskualdean beti erakutsi dogu elkartasun itzela, eta hile honetan be erraz-erraz daukagu bizitzak salbatzen laguntzeko aukera. Beste behin ere odol-emoileen autobusa Busturialdeko hiru herri nagusietatik pasatuko da.
Herriz herriko hitzorduak eta ordutegiak honako honeek izango dira gurean:
-
📍 Gernika-Lumon: Bi txanda egongo dira Artekalea-Foru plazan. Lehenengoa uztailaren 6an, astelehena, eta bigarrena uztailaren 13an, astelehena. Bi egunetan ordutegi bera egongo da: goizez 09:30etik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 21:00etara.
-
📍 Bermeon: Autobusa uztailaren 24an, barikua, egongo da Lameran. Goizeko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da, eta arratsaldekoa 16:30etik 20:30era.
-
📍 Mundakan: Hilabetea amaitzeko, uztailaren 30ean, eguena, Talan egongo da busa, arratsaldez bakarrik, 16:30etik 20:30era.



