Gernika-Lumoko Lizeo Antzokiak antzerkiz betetako asteburu borobila prestatu dau martiaren amaierarako.
Zapatu iluntzean, martxoak 28 , 19:00etan hasita, Erre Produkzioak konpainiak “El amor no se reproduce en cautividad” lana aurkeztuko dau. Patxo Telleriak idatzitako eta Gorka Minguezek zuzendutako obra honetarako sarrerek 12 euro balio dabe (bazkideentzat 9 euro).
Hurrengo egunean, domekan, martxoak 29 , txikien txandea izango da; izan be, 12:30ean Mar Eliñe konpainiaren “Hodei guztien gainetik” ikuskizuna egongo da ikusgai. Familientzako lan honek Printze Txikiaren mezua dakar gogora , eta sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai (3,75 euro bazkideentzat). Ekitaldi biak Gernika-Lumoko Kulturetxeak antolatu ditu eta informazino guztia www.kulturagernika-lumo.eus webgunean dago eskuragarri.





