Gernika-Lumon parte-hartze prozesua jarri dabe martxan Udal Liburutegiaren proiekturako, herritarren benetako beharretara egokitutako espazio erabilgarri eta irisgarria izateko. Horretarako, herritarren ekarpenak biltzeko denbora-tarte bat zabaldu da, ekipamendu berri horri lotutako ideiak eta proposamenak helarazteko.
Parte hartzea Udalaren webgunean (www.gernika-lumo.eus) eskuragarri dagoen galdetegiaren bidez egin ahal izango da. Galdetegia osatu ondoren, posta elektronikoz partaidetza@gernika-lumo.eus helbidera bidali edota aurrez aurre aurkeztu ahal izango da Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ).
Prozesu honen helburua proposamenak jasotzea da, ondoren, Udalak, bideragarritasuna kontuan hartuta, aztertzeko.Parte hartzeko epea apirilaren 13ra arte egongo da zabalik
Parte hartu ahal izango dabe:
Gernika-Lumon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek
Udal-erregistroan inskribatutako erakundeek
Proposamenak interes orokorrekoak izan behar dira, herritar guztientzako kalitatezko zerbitzu publikoa bultzatzen dutenak.





