Osakidetzak eta Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak odola emoteko aukera barriak zabalduko dabez azaroan zehar gure eskualdean. Bereziki, Gernika-Lumon eta Bermeon egongo dira autobusa eta osasun-zerbitzuak prest herritarren elkartasuna jasotzeko.
Urtero legez, antolatzaileek gogorarazi dabe odola emotea guztiz beharrezkoa dela gure ospitaletako eguneroko jarduna bermatzeko eta bizitzak salbatzeko.
Busturialdeko hitzorduak eta ordutegiak
Odola emoteko egunak eta lekuak honako hauek dira:
-
Gernika-Lumon:
-
Egunak: Azaroaren 2an (astelehena) eta azaroaren 9an (astelehena).
-
Lekua: Artekalea – Foru plazan.
-
Ordutegia: Goizez 09:30etik 13:45era eta arratsaldez 16:30etik 20:45era.
-
-
Bermeon:
-
Eguna: Azaroaren 27an (barikua).
-
Lekua: Lameran.
-
Ordutegia: Goizez 09:45etik 13:30era eta arratsaldez 16:45etik 20:30era.
-



