Mundakak Gau Beltza ospatuko du urriaren 31n

Urriaren 31n, zapatuz, arimen gauaren inguruko euskal tradizioa bizibarrituko da Mundakan. «Euskal herriko argiak, gaueko izakiak» lelopean, Herriko kaleak argiz, misterioz eta mozorroz betetzeko egitarau zabala prestatu dabe adin guztiatako herritarrentzat.

Jaia 18:00etan hasiko da Lehendakari Agirre plazan, umeentzako tailerrakaz. Bertan, kalerik kale erabiliko dituen faroltxoak egiteko aukera eukiko dabe.

Ondoren, 19:45ean, kalejira beldurgarria abiatuko da Santa Katalina plazatik Udaletxeko plazaraino. Beldurrak uxatu ostean, 20:30ean txokolatada gozoaz gozatzeko tartea egongo da.

Gaueko momentu nagusietako bat 21:00etan helduko da plazan egingo den mozorroen aurkezpenagaz. Parte hartu nahi dabenek arratsaldeko tailerretan emon beharko dabe izena, eta gogoratu dabe mozorroek euskal gaigaz eta tradizioakaz loturea euki behar dabela.

Gau Magikoari amaiera emoteko, Suzko Zezena, musika eta bestelako ezusteko asko egongo dira plazan bertan. Mundakako Udalak herritar guztiak gonbidatu dauz faroltxoak egitera eta kalera urtetzera jai giroaz gozatzeko.