Gernika-Lumoko kultur agendak indar handia hartuko dau azaroan. Udalak antolatutako egitarauak mota guztietako ikuskizunak batu dauz, adin guztietako herritarrei zuzendutako proposamenakaz. Lizeo Antzokiak eta Udal Liburutegiak hartuko dabez ekimen nagusiak.
Diziplina askotariko emonaldiak egongo dira ikusgai hilabete osoan zehar. Arte eszenikoei dagokienez, Amahiru taldearen “Etxea” antzezlana egongo da azaroaren 14an. Musika aldetik, Segundo Olaeta Musika Eskolak Santa Zezilia Kontzertua eskainiko dau azaroaren 20an doan, eta Dxusturi Teatroak “Argia” lana aurkeztuko dau azaroaren 28an. Horrez gain, zine-foruma ere egongo da Lizeoan azaroaren 6an eta 20an, indarkeria matxistaren kontrako filmakaz.
Familiek eta umeek ere izandako leku berezia eukiko dabe kultura eskaintzan:
-
Azaroak 8: Bapatean Zirkoren “Pon eta Pa” antzerkia (12:30ean Lizeo Antzokian).
-
Azaroak 22: Anita Maravillas taldearen “Tretatxu” ikuskizuna (12:30ean Lizeo Antzokian).
-
Azaroak 25: Zibu zabuk bideratutako “Berdintasun Tailerra” (17:30ean Udal Liburutegian, doan aurretik izena emonda).
-
Azaroak 27: Odei Arregiren “Kamaleoiaren azala” ipuin kontalaria (17:30ean Udal Liburutegian, doan aurretik izena emonda).
Sarrerak salgai dagoz dagoeneko ohiko bideetan zein Lizeo Antzokiko leihatilan, eta ekimen batzuetan parte hartzeko aurretik izena emotea eskatzen da liburutegian.



